Hasiera · Home
Ezaugarriak · Features
Oharrak · Notes
Sarrera · Introduction
Euskara
Folklore
Kirolak · Sports
Musika · Music
Janedanak · Gastronomy
Tokiak · Places
Historia · History
Politika · Politics
Diaspora
Internet
Albisteak · News
Nahas Mahas · Misc

buber.net > Basque > Diaspora > Euskadi Irratia: Euskaldunak Ameriketan

Euskadi Irratia: Euskaldunak Ameriketan

by Joseba Etxarri


96KO ABENDUA. "EUSKALDUNAK AMERIKETAN" saioa (46-55 atalen edukia)

Euskadi Irratia. Egilea : Joseba Etxarri

46. atala : "Zorionak KBBS !" (Wyoming-eko Buffalo herriko KBBS irratiak igandero aireratzen duen euskarazko irratsaioak 40 urte bete ditu 1956ko abenduan emititzen hasi zenetik : irratsaioaren historia protagonistek kontatua)

  • Jeanette (Esponda) Maxwell, 72, saioa sortu zuena
  • Domingo Martirena, 72, lehenengo esataria
  • Jean Cinquambre, 75, esataria

47. atala :"Domingo Martirena" (Domingo Martirena, 72 urte, Baigorrin jaioa, aita Arantzakoa, ama Baigorrikoa, Ameriketara 23 urte zeuzkala etorria ; EH Iparraldean irakasle eta dantzari ibilia Mixel Labeguerie-rekin ; Buffalon, berriz, bertako bizitzako kronikari)

48. atala : "Music Camp" (NABO edo Ipar Ameriketako Euskal Erakundeak jatorri euskalduneko haurrentzat urtero antolatzen dituen udalekuak dira "Music Camp" ; haur askorentzat euskal kulturarekiko interes-piztaile izan ohi dira ; bertan ikasten dute Euskal Herriari buruz ; batzuentzat, euren arbasoen kulturan sakondu eta eurenganatzeko lehenengo pausoa da)

  • Jim eta Isabel Jausoro, 76, amerikarrak, M-Camp pioneroak
  • Josie Bilbao, 27, amerikarra, ikasle ohi eta irakasle
  • Gloria Lejardi, 40, amerikarra, irakaslea eta ikasleen ama
  • Miren eta Jasone Lejardi, 10-12, amerikarrak, ikasleak
  • Naiara, 10, amerikarra, ikaslea
  • Nerea Amuchastegui, 11, amerikarra, ikaslea
  • Amaia Arrieta, 11, amerikarra, ikaslea

49. atala : "Montana euskalduna-I" (Oso euskaldun gutxi dago gaur egun Montana estatu erraldoian. Gehiago zeuden duela 30, 50 edo 80 urte. Daudenetako batzuk euren bizimodu eta esperientziak kontatzen dizkigute)

  • Joe Landa, 86 urte, arrantxari erretiratua
  • Frances eta Jane (Sallaberry) Stepler, 70 eta 75 urte
  • Jean-Pierre Bidegaray, 66 urte, arrantxaria
  • Therese (Ithurbide) Bidegaray, 66 urte, erreintsa ohia
  • Mitch Bengochea, 67 urte, arrantxaria
  • Pete Granada, 67 urte, arrantxaria

50. atala : "Montana-II eta harrijasotzaileak" (Aurreko atalean hasi genuen bidaiaren segida, Idahoraino ; harrijasotzearen oraina eta etorkizuna Estatu Batuetan)

  • Antonio Arriola, elgoibartarra, arrantxaria (Montana)
  • Joana Mendive, Idahotarra, teknikaria (Kellogs, ID)
  • Iñaki Mendiola, Forukoa, harrijasotzailea
  • Jose Luis Arrieta, Bolibar-Ziortzakoa, harrijasotzailea
  • John Arrieta, Idahotarra, 18 urte, harrijasotzailea

51. atala : "Arizonan Euskaraz : Naldatarrak" (Euskara izan da beti Arizonako Naldatarren arrantxuan etxeko hizkuntza : ingelesa bezain arin mintzo dute euskara bertan jaiotako Naldatarrek)

  • Janet eta Rosemary Nalda, alabak, newmexikotarrak, erizaina eta Institutu irakaslea
  • Jean-Baptiste eta Jeanne Nalda, gurasoak, urepeldarrak

52. atala : "Euskaldunak : Viet-Namen/Country musikan/Elyn" (hiru gonbidaturi egindako elkarrizketek osatzen dute atala)

  • Josemari Beristain, markinarra, marine izandakoa, 13 hilabete eman zituen Viet-Nameko gerran
  • Johnny U, elkarrizketa aitxitxe amorototarra daukan country musikako izarrarekin, western-country kantaria baita Johnny U EEBBetan ; bere CDetatik ateratako kantu batzuk entzuteko parada ere izango dugu saioan zehar
  • Joe Ciscar, mungiarra, bizkaiera eta baxenabarrera ederto-xarmantki nahasten ditu Nevadako Ely-n 30 urte bizi ondoren ; "Amerikanoa naiz dagoeneko, baina Euskadi beti daramat buruan"
53. atala : "Nevadako Elyko berbizkundea; Sfco-ko Frantxoa Bidaurreta" (Galtzeko zorian zegoenean, jatorri euskalduneko elytarrak Euskal Kluba berbiztu eta euren tradizio-ondarea berreskuratzen ari dira Elyn (Nevada); bigarren partean, elkarrizketa San Franciscon bizi den , Frantxoa Bidaurretarekin, "Basque Educational Organization"eko fundatzaileetakoa
  • Lou Echegaray, lesakarra, mehatzaria, Elyko euskal barbakoa prestatzen (25 kiloko 12 bildots, 10-12 kiloko 18 indioilar)
  • Debbie Dorn, 26 urte, laugarren belaunaldiko elytarra eta Elyko Euskal Klubeko presidente berria
  • Frantxoa Bidaurreta, aldudarra, euskal kulturak Ipar Ameriketan izango duen geroaz kezkatua, Basque Educational Organization-eko fundatzaileetakoa

54. atala : "Hiru gazte euskaldun Oestera ezkonduak" (euren eskarmentua, bizimodua, sentipen eta proiektuak kontatzen dizkigute Estatu Batuetako Oestera ezkondutako hiru gazte euskaldunak (Juan, Alberto eta Berek). Nere Letek, aldi berean, datorren ikasturtean Boisen ikastola-haurtzaindegi euskalduna zabaltzeko proiektua aipatzen digu)

  • Juan Ibarguren, 27, zarauztarra, Renon bizi da Floridako batekin ezkondua ; liburuzaina
  • Alberto Bereziartua, 31, azpeitiarra, Boisen bizi da bertako batekin ezkondua ; kantinero eta sukaldaria
  • Nere Lete, 31, errenteriarra, Boisen bizi da bertako batekin ezkonduta ; irakasle, itzultzaile, ikastola-antolatzaile Boisen

55. atala : "Denise Gaztambide, FBIko euskalduna" (hiru elkarrizketa biltzen ditu atalak )

  • Antonio Villanueva, Aurizperriko nafarra : USAra erdaldun iritsi eta bertan euskaldundu : "Aizu, egia da Nafarroa Euskal Herritik separatu nahi dutela ?", galdetzen du harrituta
  • Denise Gaztambide, Euskaldunen alaba euskaltzalea FBIko agente berezia ; "FBIko lankideen artean denek dakite ni euskalduna naizela, harro nago eta neronek jakin arazten diet".
  • Dom Echeberria eta Christina Poulton, 26 urtekoak, laugarren belaunaldiko bikotea, euren birraiton-amonen hizkuntza berreskuratzen : "Euskal Herriko jendeak jakin dezala, urrun bagaude ere, hemen, Estatu Batuetan, axola digula euskal kulturak eta ahalegintzen garela hizkuntza gordetzen eta tradizioak biziarazten", diote Txomin (Dom) eta Christinak.

This page is part of Buber's Basque Page and is maintained by Blas Uberuaga.
Please report any problems or suggestions to Blas.
Eskerrik asko!