Hasiera · Home
Ezaugarriak · Features
Oharrak · Notes
Sarrera · Introduction
Euskara
Folklore
Kirolak · Sports
Musika · Music
Janedanak · Gastronomy
Tokiak · Places
Historia · History
Politika · Politics
Diaspora
Internet
Albisteak · News
Nahas Mahas · Misc

buber.net > Basque > Music > Txalaparta
For security reasons, user contributed notes have been disabled.

Txalaparta


Txalaparta, Euskal Herriko soinu tresna bat dugu, aintzinakoa. Sailkapen bat egiterakoan, txalaparta perkusiozko soinu tresna bat bezala bereiz genezake.

Beste euskal soinu tresnen ( txistua, alboka, dultzaina, panderoa, sokazko tresnak,....) antzekoak bai Europa eta bai mundu guztian aurki ditzazkegu itxura edota jotzeko era aldetik. Aldiz, txalapartarekin ez da berdina gertatzen; ez da ezagutzen antzekorik ez itxura edo joan aldetik, Hainbat musikologoek aipatzen dituzten "erritmozko bastoiak" edo "pateadores"-ekin zerikusia dutela diote batzuek. Alde batetik musika erritmikoa delako, bertikalki doa, eta bestetik lana eta soinu tresnaren antzeko lotura bat badagoelako.

Txalapartaren itxuriari buruz zera esan genezake?

Txalaparta klasikoak bi soporte dauzka (aulkiak...) eta hauen gainean isolatzen duen zerbait (maiztorra, zaku zaharrak, belar itarra, erabili ohi zen normalki). Guztiaren gainean ohol bat dago; gehien erabiltzen dena altzrena da, baina baita ere lizarr, gaztainondoa...inguruko egurra gehientzat. Txalaparta jotzeko "makilak" erabiltzen dira, egurrezkoak ere.

Gaur egungo txalapartak soporteak burnizkoak edota egurrezkoak (kaballeteak) ditu: aislante berriak (larruzko korrea tensatuak, gomaespuma,....); ohol gehiago eta desberdinak (batzuek Euskal Herriko egurra erabiltzeaz gain egur tropikalak ere erabiltzen dituzte oihartzun gehiago bait dute).

Ospakizunak.

Txalapartarekin lotua den azdeneko edintza edo ospakizuna (behintzat ezagutzen dena) sagardoa egin ondoren egiten zen festa izan da. Festa hontan sagardoa egina zela ospatzen zen eta afariarekin hasten zen bertan sagardoa edaten zutelarik. Ondoren jendea berotu egiten zen eta bertan aurkitzen zituzten elementuekin montatutako txalaparta jotzen zuten. Esaten dutenez goiza arte egoten zinen saltoka, oihuka, sagardoaedanez eta txalaparta joaz, Inguruko baserritakoek txalaparta entzutean bazekiten han sagardoa egina zela eta hara dastatzera hurbiltzen ziren. Diotenez txalapartaren soinua 5 Kmko erradio batean entzuten zen eta erradio horren barnean bizi zirenak hurbiltzen zirela festara. Jendea erne egoten omen zen festa noiz izango ote zen;zeren eta jada sagardoa egiten ari zela tolenean (sagarra jotzerakoan) aukeratzen zuten ohola eta teilatuan jartzen zuten lehortzeko eta hala jendeak hona ikusiz bezekien aurki festa izango zela baserri hartan.

Askotan Txalapartari eman ohi zaizkian funtzioak txalapartariek beraiek ere ez dituzte ezagutu. Adibidez, askok diote "Sagardo lana bukatu dugu" abisua pasatzeko jotzen zela. Ez, ez da hori, sagardo lana bukatutakoan festa honi antolatzen zuten. Jendeak ongi zekien lana bukatua zegoela baina inpotra zitzaiona festa zen. Txalapartarekin indioen "ke seinalekin" bezala gertatu da. Indioek ez dute sekula jakin beren kearen bidez abisoa pasatzen ari zirenik, guk bai.

Txalapartaren joerak ,estruktura erritmikoak, bi jole behar ditu, bien artean tentsio bat sortu behar bait dute. Txalaparta klasikoan txalapartarietako batek "txakuna" edo "tukutuna" deritzarona egiten du. Honek erritmo binario baten basea egiten du beti bi kolpe emanez eta horrela oreka jarriz. Besteak "errena" edo "urguna", deritzona egingo luke "txakunak" uzten dizkion tanteetan bi kolpe, bat edo bat ere ez sortuz. Segida horietan mugagabezko joaldiak egin daitezke, bai intentsitate, bai abiadura eta tinbrearekin jokatuz. Abiaduraren kasuan normalki polikitik azkarrerako joera da gehientzat txalaparta zaharrean egiten zena (Beti ere guk ezagutzen duguna hori dela kontutan edukiz).

Txalaparta berrian aipaturiko elementu horiekin gehiago jokatzen da. adibidez ohol gehiago eta ezberdinak erabiltzen dira tenbre gehiago lortzeko (lehen ohol bat erabiltzen zuten soilik, eta gainera Euskal Herriko egurrez egindakoa). Abiadurarekin be zentzutan jokatzen da; bai mantsotik azkarrera, bai azkarretik mantsora. Intentsitateak gehiago markatzen dira (fuerteak eta pianoak). Bestalde klasikoan batek beti "txakuna" egiten du (bi kolpe) eta besteak "errena" (bat, bi edo hutsa), bien artedo denbora beti bnerdina zelarik. Oraingo txalapartan ez dago markatua bakokitzak ze kolpe jo behar dituen; orain biak libreago dira nahi badute kolpe gehiago sartuaz. Baina beti ere bi jolean artean tentsio hori lortzen dutelarik, honi bait da nolabait txalapartari bere zentzua ematen diona.

Ikusten da ere zenbait txalapartarik nola tentsioa sortzearen zentzuaz aparte txalaparta erabat librea egiten dutela; bi txalapartariek batera jotzen dutelarik edota askotan hiruk ere.

Txalapartaren joerarekin piska bat jarraituz, jende askos galdetzen du ea txalapartariak zeinu musikaletan pentsatzen duen (kortxeal, "dos por cuatro"); ez, ez da horrela. Hala ere txalapartari gehienak zertan oinrrituko diren (Ze erritmo, gai, motibo....) aipatzen dute behin ere partiturara iritsi gabe. Egia da ere inprobisazioa izanik txalapartan oinarrizko gauza, gero eta gehiago programatzen dela saioa. Hala ere zaila izango zaio txalapartari bati inprobisatzea ez baldin badu teknika ondo ezagutzen edo dominatzen, eta rekurso asko dituenak aldiz asko eta ondo inprobisatu ahal izango du.

Txalaparta 60. hamarkadaraino oso ezezaguna izan da jende gehienarentzat. Bai geofrafikoki eta bai sozialki bazterua egon da garai gortaraino. Euskal-herrian, zehazxki Donostia inguruan bi bikote besterik ez ziren geratzen. Bata Lasarte herrian, Migel eta Pello Zuaznabar anaiak, Sausta baserrikoak; eta beste bikotea Donostiako "Alto Amara" deituriko auzokoak (Astigarraga herriaren ondoan, zein bere sagardotegiengatik hain ezaguna den). Asensio ta Ramon Goikoetxea, Erbetegi Etxeberri baserrikoak. Bi bikote hauek izan dira aurreko hona edo epokaren azken txalapartariak.

Haued txalaparta bizi bizirik ezagutu dute, bere gizarterako tresna baliogarri bezela ezagutu dute gainera. Bi kasuetan esan behar daez zutela aurreko belaunalditik ikasi, baizik eta aitona eta amonaren anaiarengandik ikasi zutela; hau da, bi belaunaldi daude hor tartean. Datu horiek adierazten digute aipaturiko bi bikote horiek jasotako joan zaharra dela eta joanden mendearen bukaeran jantzen garela.

Bi bikote hauei ezker guk txalaparta ezagutu dugu eta baita ere jotzer ikasi ere.

Gaur egun txalapartaren egoera erabat aldatua dago. Hasteko, gaur egun txalapartari asko daude. Euskal herrian zegar ekintza sozial askotan presente egoten da txalaparta; bere funtzionalitatea orain berrogei urte baino askoz ere zabalagoa da gaur egun. Geografikoki ere aldaketa handia izan da. Hirurogeiaren hamarkada horietan Donostia inguruan (Lasarte, Astigarraga, Amara ,Hernani ,Usurbil,...) kokatzen bazen azkeneko putzua, gaur egun Euskal Herriko eskualde juztietan aurki ditzakegu txalapartariak.

Aipatzekoa da ere orain hamar urtez geroztikurtero Hernani herrian ospatzen den "Txalaparta Festa". Bertara Euskal Herri osotik txalapartari ezberdinak etortzen dira, non bakoitzak bere joera azaltzen duelarik. Gaur egun esan behar da ere, aipatzedoak dira: Hernaniko txalaparta eskola (Juan Mari Beltranek zuzendua), Araiako eskola eta Irungo txalapartariak; Hiru talde hauek (noski gehiago ere badaude) hiru estilo ezberdin markatuak utzi bait dituzte Euskal Herrian.

Irene Elizetxea

(Juan Mari Beltran-i egindako elkarrizketa batetik hartua)

This page is part of Buber's Basque Page and is maintained by Blas Uberuaga.
Please report any problems or suggestions to Blas.
Eskerrik asko!